Programa 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bai Getxokoei bai EAE osoko gainerakoei, beraien lan artistikoa garatu eta ezagutzak zabaldu gura dituztenei, argazkigintza leku, arlo eta interes desberdinetatik lan egiteko tresna gisa ulertuta: praktika artistikoa, ikerketa, artxiboa, edizioa, argitalpena, kudeaketa, komunikazioa, etab.
Caleidoscopio bost hilabeteko hezkuntza-modulu teoriko eta praktikoetan antolatuko da, eta, gehienak online egingo diren arren, aurrez aurreko jarduerak ere antolatuko dira.
Tailer, topaketa eta masterclass horiek nazioartean irudiaren inguruan lan egiten duten hamabost profesionalek emango dituzte. Lua Ribeira, Jon Cazenave eta Bego Anton argazkilari ospetsuak, Erika Goyarrola komisarioa eta Dalpine argitaletxea izango dira saioa eskainiko dutenak. Gainera, ikasleak banakako tutoretzen bidez orientatuko dira ikasturte osoan. Tutoretza horietan, irudiaren munduko hiru profesionalek ikuskatuko dute parte-hartzaileen lana eta horiei lagunduko diete beren proiektu pertsonaletan.