Hamalaugarrenez, martxan da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa

Erredakzioa 2021ko abu. 19a, 19:19

Daborduko martxan da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. edizioa. ALBEk azaldu duenez, sasoi aproposa izan daiteke norbere ilusioak, kezkak edo sentimenduak papereratzeko. Ahaleginok sariak izango ditu, eta proposamenak irailaren 30era arte bidali ahalko dira, posta arruntez zein emailez.

OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi dituzte.

  • Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
  • Gazteak: 17 urtera artekoak.

EGIN BEHARREKO LANA:
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.

  • Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
  • Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

EPEA ETA BALDINTZAK:

  • Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2021ko irailaren 30a izango da.
  • Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
    argitaratu gabeak.


SARIAK:

Helduentzat:

  • 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
  • 2. saria: 700€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

  • 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
  • 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertsogile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen duen saririk handiena emango zaio.

NORA ETA ZELAN BIDALI:

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.

  • Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da:

BALENDIN ENBEITA 14. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO

  • Posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak, hona: balendinenbeita@gmail.com


EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:

  • Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.


LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:

  • ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
  • Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun