Ekogunek, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak, mugikortasun jasangarriaren inguruko I. argazki-lehiaketa antolatu du, irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen leloagaz bat etorriz: "Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian".
Parte hartzeko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik, eta irudiak bi modura bidaliko ahalko dira: alde batetik, info.ekogune@uribekosta.eus helbide elektronikora bidaliz, edo, bestetik, Mankomunitateko Instargameko profilera (@uribekostamanko) igoz.
Epaimahaiak hiru parte-hartzaileren lanak aukeratuko ditu lehiaketaren lehen edizioko irabazle gisa, eta horietako bakoitzari bizikleta eta kasko bana emango zaie sari modura. Erabakia irailaren 24an adieraziko dute.
Lehiaketaren oinarriak, lotura honetan.