Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerriek indarrak batu dituzte mikromatxismoei aurre egiteko sentsibilizazio kanpaina bat abian jarriz. Bideo hori zabaltzearen helburua da herritarrak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak agerian uzten dituzten eguneroko mikromatxismoen inguruan kontzientziatzea. Bideoan hainbat adierazpen diskriminatzaile identifikatzen dira, batzuetan oharkabean pasatzen direnak, denbora luzez normalizatu baitira. Ekimena Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren barruan kokatzen da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!