Adineko pertsonentzako doako tailer bi antolatu ditu Mankomunitateak irailerako

Iker Rincon Moreno 2021ko ira. 9a, 13:49

Adinekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte azalaren zainketaren eta smartphonen erabileraren inguruan.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak adostutako lankidetza-hitzarmenari esker eskualdeko adineko pertsonei zuzendutako doako tailer bi antolatu dituzte irailaren amaierarako.

Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak elkarlanean honako ikastaro bi hauek emango dituzte adineko pertsonentzako:

  • Irailak 27, astelehena: “Azalaren zainketa” 11:00etatik 12:00etara
  • Irailak 29, eguaztena: “Smartphona erabiltzeko tresnak”, 18:00etatik 19:00etara

Ikastaroetara joateko izen ematea Uribe Kostako Gurutze Gorrian edo 956 569 497 eta 663 384 379 telefonoetara deitu beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun