Irailaren 25ean

Mungiako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka, gertuko produktuak eta zozketak

Babestutako edukia 2021ko ira. 21a, 10:00
© MUNGIAKO UDALA

Oingo zapatuan, irailaren 25ean, Mungiako Foruen enparantzak herriko Nekazaritza Ekologikoaren Azokaren edizio berri bat jasoko du, bertako Udalak eta Ekolur Elkarteak antolatuta. Bertan, Mungialdeko, Bizkai osoko eta Araba, Nafarroa eta Zamorako ekoizleek salgai jarriko dituzte euren kalitate handiko produktu naturalak. Barazkiak, esnekiak, txakolina, okela, marmeladak, eztia… Askotariko elikagaiak izango dira bertan.

Kalitate handiko produktu ekologikoak eskuratzeko aukera izateaz gain, saltokietan erosketak egingo dituzten bisitarien artean produktu ekologikoz betetako hiru otzara zozkatuko dituzte antolatzaileek.

Horretaz gain, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura ekologikoaren Kontseiluaren eskutik, "Elikadura Ekologikoarekin Dena Hobetzen da" erakusketa ibiltaria izango da.

Parte hartuko duten ekoizleak

  • Gorka Irazabal (Goreko) – Mungia – Barazkiak
  • Lurmena – Fruiz – Barazkiak
  • Orhan Yigit – Larrabetzu – Barazkiak
  • Biolandare – Gamiz-Fika – Hazitegia
  • Iker Ulibarri – Gordexola – Gazta
  • Itturbaltza Artisau Elikagaiak – Mungia – Okela
  • Iker Ulibarri – Gordexola - Txakolina
  • Vista Alegre Baserria – Karrantza – Esnekiak
  • Idoia Frades (Batana Ogia) – Abadiño – Ogia
  • Artesa – Zeberio – Ogia
  • Tologorri – Urduña – Marmeladak
  • Olatxuko Laboreak – Arrieta – Marmeladak
  • Txaramela pasta – Muskiz – Pasta
  • Amatxo – Antzuola – Gazta
  • Javier Álvarez Pagazaortundua – Zamora – Baratzezaintza eta lekadunak
  • Joseba Villacorta – Araba/Nafarroa - Eztia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun