Urtero legez, irailaren 27an, dozenaka lagun aterako dira kalera Uribe Kostan, Gudari Eguna gogora ekartzeko. Sortuk mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko hamaika txokotan, tartean Getxon eta Erandion. Lehenengoan, 20:00etan jarri dute hitzordua, Algortako Txiki Otaegi enparantzan (San Nikolas plaza); bigarrenean, aldiz, ordu erdi lehenago batuko dira, 19:30ean, Altzagako malekoian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!