Beste urte batez, Busterri Herri Antzerki Elkarteak eskualdeko historiaren pasarte baten inguruko antzerkia sortu du, hainbat herritarren parte hartzeari esker. Butroe Zelangoa dan orok dakie antzezlanak XVI. mendera eramango ditu ikusleak. Bertan, dokumentu historikoetan oinarritutako Butroe leinuaren eta Plentziako herriaren arteko liskar judizial bat antzeztuko dute, garaiko bizimodua eta hainbat pasarte gogoratuz.
Guztira, 70 antzerkizale inguruk parte hartu dute antzerki-lanaren ekoizpen-prozesuan. Beste askoren artean daude testua moldatu duen Jokin de Pedro, eszena zuzendaritzaz arduratu den Matxalen de Pedro edo irudia diseinatu duen Luis Olaso. Gainera, Iñaki Lagos musikariak zuzeneko musika jarriko dio antzezlanari.