Argindarraren prezioa etengabe gora egiten ari da egunotan; goia jo du gaur, urriaren 6an, eta ordurik garestienean, 21:00etatik 22:00etara bitartekoa, 260 euro balioko du megawatt-orduak.
Hori dela eta, garestitze hori salatu guran, itzalaldi orokorra eta kazola-jotze zaratatsuak egiteko deia egin dute herriz herri bariku honetarako, urriaren 8rako, 22:00-22:30 ordu tarterako. Horrez gainera, Getxon, kalejira zaratatsuak egingo dituztela iragarri dute, 22:00etatik aurrera, Algortako Villamonte eta Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazetatik abiatuta.
