Koronabirusaren datuak

Eguenetik 14 positibo berri atzeman dituzte Uribe Kostan

Osakidetzako buletin epidemiologikoaren arabera, egunotan, 14 kasu atzeman dituzte eskualdean, horietako zazpi Getxon. Horren eraginez, intzidentzia-tasa metatuak gora egin du azken orduotan, eta bezperan 39a bazen, une honetan 53koa da. Hala ere, eskualdeko udalerri ia guztiak eremu berdean mantentzen dira.

 

 

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun