Bosteko erakusketa ibiltaria da, eta artearen berri eman gura du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz daborduko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez.
Helena Goñi (argazkigintza)
Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertsonala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.
2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du, eta 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria eskuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.
Daniel Llaría (eskultura/bideoa)
Artista honek aurkezten dituen eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraz-tearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.
2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/ EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons - The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.
Izaro Ieregi (performance/eskultura)
Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskulturara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igotzeagaz temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraikitzearen ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.
2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Institutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkako zein taldekako hainbat erakuskete-an parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.