Umeen Bizikleta Festa egingo dute domekan

Ander Zarraga 2021ko urr. 11a, 14:48

© UBFESTA

Domekan, txirrindulari gazteek hitzordua dute Erandio, Leioa, Getxo eta Berango zeharkatuko dituen XVI. Umeen Bizikleta Festan. Beste urte batez, antolatzaileek hainbat ume, gazte eta heldu espero dituzte kirola sustatzeko egun berezi horretarako.

Umeen Bizikleta Festa Erandioko Obieta plazatik abiatuko da 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek iragarri dutenez, horren aurretik, hamaiketako egingo dute indarrak hartzeko, ibilbideak ia 10 kilometro izango baititu; gogoratu dutenez, une horretan, parte hartzaileek maskara erabili beharko dute.

Erandiotik Leioara abiatuko dira, eta, hortik, Getxora joango dira txirrindulari gazteak eta horiekaz doazen helduak. Ibilbidea Berangoko Moreaga plazan amaituko da, 13:00ak aldera. Bertan, osasun-baldintzek hala baimentzen badute, jai-jarduerak egingo dituztela ere iragarri dute. Parte hartzeko izen-ematea internetetik bakarrik egin daitekeela azaldu dute antolatzaileek; horretarako, http://www.ubfesta.org webgunean atal berezia prestatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun