Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko ekimen horri atxikitako udalerri bakoitzak finkatzen ditu bere instalazioen erabilerari eta ordutegiari buruzko baldintzak. Getxoren kasuan, beste udalerri batzuetan harpidetutako pertsonek erabili ahal izango dituzte, betiere eskuragarri daudenean eta aurretiazko hitzordua hartuta, honako instalazio hauek: Gobelako tenis pistak; eta Fadurako tenis pista irekiak, atletismo pista, belodromoa eta trinketa. Ekipamendu horiek asteko egun guztietan erreserbatu ahal izango dira 8:30etik 16:30era.
Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko beharrezkoa da telefono mugikorrerako aplikazioa deskargatzea eta erregistratzea. Atxikitako udal-zerbitzu publikoetako bateko partaide izatea egiaztatu ondoren, txartel birtuala erabiltzen hasi eta erabili gura diren instalazioetara joan daiteke.
Telefono aplikazio berean edo www.kiroltxartela.eus webgunean kontsultatu daitezke kirol zerbitzu bakoitzak interesatuen eskura jartzen dituen instalazioak.