Adineko pertsonek "Smartphone"-ak erabiltzen ikasteko tailerra eskainiko dute eguaztenean

Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 13:44

Bizkaiko Gurutze Gorriagaz batera, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak telefono adimenduak erabiltzeko tailerra eskainiko du pertsona nagusientzako. Urriaren 20an, eguaztenean izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Uribe Kostako Gurutze Gorrian, Sopelan.

Pertsona nagusien trebetasunak hobetzen laguntzeko eta internet duten telefonoak erabiltzen ikas dezaten tailerra doakoa izango da. Izen-ematea Uribe Kostako Gurutze Gorrian (Landabe 12, Sopela), edo 09:00etatik 13:00etara 663 384 179 edo 946 569 497 telefonora deituz egin daiteke.
 
Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan dago tailer hau. Horren helburuetako bat, eta, horregatik, ikastaro hau sortu da, gizarteratze-, boluntariotza- eta prestakuntza-programak garatzeagaz lotutako ekintzak gauzatzeko elkarregaz lan egitea da. 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun