Uribe Kostako taldea gailendu da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketako lehen kanporaketan

© BERTSOZALE ELKARTEA

Gaur, urriaren 18an, Leioako Betiko ikastolan Uribe Kostako bertsolari gazteen taldeak  Durangaldeko taldeari irabazi dio, BBK Sarien lehen kanporaketan. Horrenbestez, eskualdeko taldeak azaroaren 15ean jokatuko den lehen finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Aldiz, finala azaroaren 29an izango da Bilboko BBK aretoan.

Gaur, urriaren 18an, Leioako Betiko ikastolan jokatu da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sarietako lehen kanporaketan, Uribe Kostako taldeak 378,50 puntu eskuratu ditu, eta Durangaldekoak 351.50; beraz, Uribe Kostakoek finalaurrekoetara pasatzeko txartela eskuratu dute.

Gaurkoan, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago izan dira 18 urtez azpikoen ordezkariak, eta, aldiz, 25 urtera artekoak izan dira Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza.

Gaurko saioko aurkezlea Asier Alcedo izan da, eta epaimahaia osatu dute Juanjo Respaldizak, Leire Etxebarriak eta Beñat Romerok. Idazkari lanetan aritu da Idoia Anzorandia.

 

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun