Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak 2021-2022 ikasturteko Lilagune ikastaroak abiatuko ditu, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez. Guztira, hainbat gai lantzeko 11 ikastaro eskainiko dituzte, azaroaren 2an hasi eta 2022ko maiatzaren amaira arte iraungo dutenak. Lotura honetan zerrendatzen dira mankomunitateak eskaintzen dituen ikastaro hauen zehaztasun guztiak.
Tailerrak doakoak izango direla jakinarazi dute arduradunek, baina aldez aurretik izena eman beharko da, plazak mugatuak baitira; horiek izen-ematearen arabera esleituko dituzte, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez. Bestalde, ikastaro horietara joan gura duten eta seme-alabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzako, haurtzaindegi-zerbitzu bat izango da 12 urtetik beherako umeentzat, tailerretako saioakaz batera.
Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez (lilagune@uribekosta.eus) ala 616 470 653 eta 946 762 674 telefonoetara deituz eman ahal izango da.