Koronabirusaren datuak

60 positibo erregistratu dituzte azkenengo astean Uribe Kostan, aurrekoan baino bat gehiago

Iker Rincon Moreno 2021ko urr. 26a, 10:11

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azkenengo datuen arabera, Uribe Kostan 60 kasu hauteman dira urriaren 18tik 24ra bitartean, aurreko astean baino bat gehiago. Kontuak horrela, pandemiaren bilakaera egonkor dabil gurean, eta intzidentzia-metatuak apurka-apurka behera egiten ari da, 62,1 kasugaz 100.000 biztanleko. Egoera orokorrari dagokionez, EAEn 15 pertsona hil dira azkenengo astean COVID-19aren ondorioz, 81 pertsona ospitaleratuta daude eta 24 gaixo larri daude ZIUetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun