Getxon hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa

Iker Rincon Moreno 2021ko urr. 26a, 11:25

Datorren urteko irailaren 24an, udagoienean, hasiko da Getxon Bertsolari Txapelketa Nagusia. Ibiltaria izango da lehia, eta, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Iruñean hartuko du lur finalak, abenduaren 18an. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, herrialdez herrialde, herriz herri, eragitea eta bertsolaritza sustatzea da Bertsozale Elkartearen helburua.

Getxotik abiatuta, Iruñean finala egitearen erabakia azaldu dute antolatzaileek: "Iruñerrian eragitea da asmoetako bat. Ez da asmo isolatua, Ez da asmo isolatua, Nafarroan bertsolaritza sustatzeko ahalegin handia egin du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 1984. urtetik. Horren ondorio da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak 2018an bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu izana".

Ohiko plazak, lehentasun

Arduradunek azaldu dutenaren arabera, ohiko bertso plaza berreskuratzea da bertsolaritzaren mugimenduaren asmo nagusia une honetan. Era berean, egun abian diren lurraldeetako txapelketak hasieratik amaieraraino ahalik eta normaltasun handienagaz gauzatzeko eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan ilusioz eta buru belarri ari da elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun