ALBEk urtarrilera arteko bertso-saioen agenda argitaratu du

Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 11:52

Hurrengo hilabeteetan Uribe Kostan egingo diren bertso-ekitaldi nagusiak zerrendatu ditu Algortako Bertsolari Eskolak. Helburua da bertsozaleek urtarrilera arteko ekitaldi nagusien datak aurreikus ditzaten; hala ere, azaldu dutenez, "seguruenik ez dira guztiak agertuko, eskualdea oso dinamikoa baita bertsolaritza kontuetan". Egutegian ekitaldi ezberdinen formatua ere zehaztu dute: jaialdiak, bereziak, txapelketak, jirak eta Ase Bertsoz.

  • Urriak 28, Ase Bertsoz: bertso-pikoteoa ALBEko bertsolariakaz. 20:00etan Algortako Azebarrin.
  • Azaroak 7, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: Unai Mendiburu, Malen Amenabar, Eneko Aldama, Enare Muniategi, Josune Aramendi eta Koldo Muñiz. 17:00etan Algortako Muxikebarrin.
  • Azaroak 12, Bertso Afari Tematikoa: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. 19:00etan Algortako Kasinoan.
  • Azaroak 25, Ase Bertsoz: bertso-pikoteoa ALBEko bertsolariakaz. 20:00etan Algortako Azebarrin.
  • Abenduak 3, Euskararen Eguneko saioak.
  • Abenduak 5, Bertso jaialdia. 12:30ean, Algortako Bihotz plazan.
  • Abenduak 12, ALBE Gala: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta beste hainbat sorpresa. Algortako Igeretxe Hotelean.
  • Abenduak 24, Olentzero gaueko saioa.
  • Abenduak 30, Erandioko bertso-jira.
  • Abenduak 30, Ase Bertsoz: bertso-pikoteoa ALBEko bertsolariakaz. 20:00etan Algortako Azebarrin.
  • Urtarrilak 22, Albeti bat: Bertso-bazkaria ALBEko bertsolariakaz. Algortako Azebarrin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun