Enplegua sortzeko planari esker 40 langabe kontratuko dituzte eskualdean

Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 16:56

ARTXIBOKO IRUDIA

Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz40 langabe kontratuko dituzte. Eskualdeko Behargintzak abiatu du ekimena, 2021eko Enplegua sustatzeko toki-ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programari esker.

Deialdi honetan 38 langile kontratuko dituzte herri-lanak gauzatzeko, eta beste bi administrazio-lanetarako. Kontratuek lau hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osorako izango dira; hasiera 2021eko abenduaren 31 baino lehen izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun