Koronabirusaren datuak

72 positibo atzeman dituzte azkenengo astean eskualdean, aurrekoan baino dozena bat gehiago

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 3a, 11:21

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azkenengo datuen arabera, Uribe Kostan 72 kasu hauteman dira urriaren 25etik 31ra bitartean, aurreko astean baino 12 gehiago. Kontuak horrela, pandemiaren bilakaera egonkor dabilen arren gurean, intzidentzia-metatuak apurka-apurka egin du gora 86,4 kasugaz 100.000 biztanleko –aurreko astean 62ko intzidentzia-metatua zegoen–. Nabarmentzekoa da, besteak beste, Sopelan hautemandako berpiztea, urriaren 28koa, 11 kasu berrigaz. Egoera orokorrari dagokionez, EAEn 7 (-8) pertsona hil dira azkenengo astean COVID-19aren ondorioz, 86 (+5) pertsona ospitaleratuta daude eta 24 (+2) gaixo larri daude ZIUetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun