Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Imanol Uria nagusitu da Elorrioko kanporaketan

Erredakzioa 2021ko aza. 3a, 11:38

Imanol Uria kantatzen. © BERTSOZALE

Elorrioko Arriola Antzokian jokatu zuten zapatuan, urriaren 30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa. Imanol Uria nagusitu zen saio horretan eta, hala, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Imanol Uria izan zen puntu gehien batu zituena, 494 puntugaz. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu ziren gainontzeko puntuazioak:

  1. Imanol Uria Albizuri................................494
  2. Iñaki Iturriotz Zuluaga............................442,5
  3. Igor Galarza Intxausti............................427
  4. Aitor Arrutia Azkueta.............................419
  5. Imanol Arrutia Azkueta.........................415
  6. Peru de Pedro Larrea...........................394,5

Idoia Anzorandia Kareagak egin zituen gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun zutenak Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen idazkari beharrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun