Beñat Amade getxoztarrak ezin izan dio txapelari eutsi, eta, lau segundoko aldeagaz, Ugaotik etorritako Aritz Irazabal gailendu zaio Bizkaiko II. Pentatloian. Aizkolari trebeak, 23’ 44’’ denbora egin zuen joan den zapatuan, urriaren 30ean, Algortan jokatutako saioan. Hirugarren eta laugarren gelditu ziren Ousmane Drame eta Daniel España kirolariak.
Eguerdiko 12:00etan hasira, Beñat Amade, Aritz Irazabal, Ousmane Drame eta Daniel España herri kiroletako bost probetan aritu zuten euren buruak neurtzen. Hasiera batean, sei kirolarik parte hartzekotan ziren, baina azkenengo momentuan, mina hartuta zeudela-eta, Mikel Agirrek eta Unai Ardeok ezin izan zuten norgehiagokan parte hartu.
Sailkapen nagusia |
Denbora |
Aritz Irazabal |
23' 44'' |
Beñat Amade |
27' 44'' |
Ousmane Drame |
31' 38'' |
Daniel España |
35' 08'' |
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun