Gurot galderen lehiaketan taldeka parte hartzeko izenematea, zabalik

Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 11:22

Datorren azaroaren 8ra arte zabalik egongo da Gurot galderei buruzko lehiaketan taldeka parte hartzeko izena emateko epea. Alkarbide, Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen (Getxokoa barne) Bilguneak martxan jarritako Gurot aplikazioaren lehiaketan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Taldeak hiru lagunek osatutakoak izan behar dira. Lehiaketaren galderei erantzuteko epea azaroaren 8tik abenduaren 8ra izango da.

Getxoko talde bi onenentzako sariak 100 eta 50 euroko txartel bana izango dira, hurrenez hurren, Euskararen Laguna Saltokien sarean gastatzeko, eta gainera abenduaren 20an Bilboko Azkuna zentroan izango den Bizkaiko finalera pasako dira. Final horretako sariak ordenagailu eramangarri bana, smartwatch bana eta 50 euroko bono bana izango dira.

Une honetan Euskara Zerbitzua lehiaketa aurkezten ari da udalerriko ikastetxeetan, harrera ona jasoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun