Inperioak sortzen eta erortzen

Erabiltzailearen aurpegia Armando Llamosas 2021ko aza. 17a, 10:00

Inperioak sortzen eta erortzen dira. Horrelakoa da historia, eta horrela gertatzen da gure inguruko aspektu askotan ere. Ezer ez da betiko.

Inperioak sortzen eta erortzen dira. Horrelakoa da historia, eta horrela gertatzen da gure inguruko aspektu askotan. Ezer ez da betikoa. Pasa den mendeko amaieran, Getxo zen Bizkaia osoan udalerri hegemonikoa, kulturari zegokionez. Inguruko herriak herrixkak besterik ez ziren erraldoia aldean. Frankismo ondoren sortutako Aula de Cultura kultura sortzeko fabrika itzela izan zen. Horri ezker izan dugu antzerkia, jazz, blues, azokak… dinamismoa, sorkuntza, ideiak eta gogoa ziren hitzak.

Hala ere, ezer ez da betikoa. Leioa, Sopela Berango… txikiagoak direnak, are eta gehiago errentaz, haien bideak aurkitu dute: Kurtzio, Santa Ana, erakusgune finkoak (Berangon eta Plentzian)… ahalegin handia izan arren, fruitua eman du. Programazio xumea izan da askotan, baina erantzunarekin bat; pretentsiorik gabe, baina eraginkorrak. Espero dugu denborarekin haztea eta hobetzea.

Getxo kultura erreferentea izateari uzten dio, zaila da Bilbo ondoan. Inguruko herriak, gabeziak gabezia, eskaintza sortzen saiatzen ari dira. Algortako antzoki berria errebultsiboa izan behar zuen, primazia mantentzeko, baina, jakina, lekuaz gain, beste hiru gako daude: dirua, gogoak eta ideiak. Jakina, orden hori derrigorrezkoa ez da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun