Familia eta Hezkuntzari buruzko topaketak egingo dituzte azaroaren 15etik 24ra

Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 11:25

Emozioen inguruan berba egingo dute jardunaldian. CCBY LUCIASOLADANA

Haur Hezkuntzako teknikaria eta adimen emozionalen aditua den Gurutze Diez Rodrigok emango dituen hitzaldietan izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 10era arte. Eskualdeko ikastetxeetan egingo diren zazpi berbaldiak aurrez aurre edo Internetetik jarraitu ahalko dira.

Eskualdeko umeen eta familien ongizatea hobetzen jarraitzeko helburuagaz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Hezkuntza Artekaritzak eta Adikzioak Prebenitu eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak, Familien eta Hezkuntzaren Topaketen VII. edizioa egingo dute.

Saioak azaroaren 15etik 24ra egingo dituzte; egun horietan, Gurutze Diez Rodrigo Haur Hezkuntzako teknikaria eta adimen emozionaletan adituak zazpi hitzaldi eskainiko ditu. Saioak zuzenean edo Zoom plataformaren bitartez jarraitu ahalko dira, izena eman dutnei bidaliko zaien lotura baten bitartez.

Bertaratu gura dutenek azaroaren 10a arte daukate izena emateko, honako lotura honetan dagoen formularioaren bitartez. Saio bakoitza gai baten ingurukoa izango da, eta parte-hartzaileek nahi beste saiotan eman dezakete izena, nahiz eta norberaren erreferentziazko ikastetxean ez izan. Jakinarazi dutenez, ia tailer guztiak gaztelaniaz izango dira, Elortza Ikastetxean eta Ander Deunan antolatutakoak izan ezik. Informazio gehiagorako: 665 739 395 (Mikel) eta 688 699 454 (Jurdana).

Tailerren egitaraua:

  • Zure burua zaindu, zaindu ahal izateko, azaroak 15, 16:30-18:00, Lemoizko Ikastetxean.
  • Amatasun/aitatasun itxaropenak versus errealitatea, azaroak 16, 16:30- 18:00, Gorlizko Ikastetxean.
  • Bikotea eta hazkuntza, azaroak 17, 17:15-18:45, Plentziako Ikastetxean.
  • I. Norberaren burua zaintzeko gunea, azaroak 19, 16:30-18:00, Urdulizko Elortza Ikastetxean.
  • II. Norberaren burua zaintzeko gunea, azaroak 22, 16:30-18:00, Ander Deuna Ikastolan.
  • Egunean eguneko estresa kudeatzea, azaroak 23, 17:00-18:30, Sopelako Zipiriñe Ikastetxean.
  • Komunikazioa falimia barruan, azaroak 24, 16:30-18:00, Berangoko Berangoeta Kultur Etxean (Berangoko eskola ondoan)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun