Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Josune Aramendik irabazi du Getxoko kanporaketa

Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 10:18

Josune Aramendi, Markina-Xemeingo bertsolaria, Getxon kantatzen. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Finalaurrekoetarako txartela lortu du Josune Aramendi Markina-Xemeingo bertsolariak. Atzo, domekan, Getxon izandako kanporaketa izan da azkena, eta daborduko osatuta dago finalaurrekoetan kantatuko dutenen zerrenda; tartean, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Jone Uria uribekostarrak.

Getxon jokatu zen atzo arrastian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa. Kontuak horrela, finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere finkatu da bertan.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Josune Aramendi izan da puntu gehien batu dituena, 458 puntu, Unai Mendiburu algortarraren aurretik, hiru puntu gehiagogaz. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Josune Aramendi Perez............................... 458
  2. Unai Mendiburu Valor................................... 455
  3. Eneko Aldana Carrasco............................... 449,5
  4. Malen Amenabar Larrañaga......................... 446,5
  5. Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria.................... 396,5
  6. Enare Muniategi Etxabe................................ 389

Oier Iturralde Fernandez Atano-k egin zituen gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun zutenak Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan ziren, eta Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen idazkari beharrak.

Finalaurrekoak:

Atzoko kanporaketaren ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten hiru finalaurrekoetan. Horrela geratu dira osatuta:

Azaroaren 21ean, Etxebarriako frontoian, 17:00etan:

  • Miren Amuriza Plaza
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Imanol Uria Albizuri
  • Ibon AJuriagojeaskoa Garmendia
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 17:00etan:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Oihana Bartra Arenas
  • Josune Aramendi Perez
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan:

  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
  • Jone Uria Albizuri
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Ander Elortegi Garatea
  • Julen Arzanegi Erezuma

Finalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun