Txakolina ardatz, Aiaraldea eskualdea bisitatzeko aukera paregabea

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko aza. 9a, 10:00

Aiaraldeko gastronomiaren produktu izarra da Txakolia. / Aiaraldea.eus

Aiarako Kuadrillak enoturismoaren hilabetea antolatu du Aiaraldean, bisitariek eskualdeko gastronomiaz eta ingurune naturalaz gozatu dezaten. Txakolina ardatz, jarduera desberdinak egingo dituzte.

zaroaren 1etik azaroaren 21era luzatuko da Aiarako Kuadrillak berariaz prestatutako Txakoli-Bizi enoturismoaren hilabetea. Bisitariei eskualdeko ateak parez pare irekitzea du helburu egitasmoak.

Bilbo zein Gasteiztik gertu dagoen eskualdea da Aiaraldea, ingurune natural ikusgarri batean kokatuta. Bertako herrietan orotariko jarduera kulturalak egin daitezke, eta ugariak dira bisitariek aurkituko dituzten museoak. Gastronomia aberatsa duen zonaldea ere bada Aiaraldea, eta hain zuzen ere Aiaraldeko gastronomiako produktu izarrari jarriko diote arreta enoturismoaren hilabetean: Txakolina.

Txakolina ardatz

Aiaraldeko upategietako sekretuak argitara aterako dituzte enoturismoaren hilabetean, eta horretarako jarduera sorta prestatu dute. Azaroaren 7an Showcooking-a eskainiko du Amurrioko San Anton Plazan Luis Angel Plágarok, Gasteizko Sukalki Plágaro tabernako kideak. Arratsaldean, ordea, Amurrioko Likorearen Museoa bisitatzeko aukera egongo da.

Azaroaren 13rako Gure Ahaleginak eta Artomañako txakolindegietara irteera prestatu dute, eta Mikel Garaizabalek gidatutako dastaketaz gozatzeko aukera egongo da. Gainera, doako garraioa antolatu dute txakolindegietara joateko; autobusa 10:15etan abiatuko da Laudiototik eta Luiaondon zein Amurrion egingo ditu geldiuneak. Buelta 13:30ean egingo dute.

Azaroaren 14an, berriz, Enoturismoaren Munduko Eguna dela probestuz, brindisa egingo dute Arcos de Quejana jatetxeko baso margotuan

Azkenik, eta egitarauari amaiera emateko, bigarren Showcooking bat eskainiko dute azaroaren 20an Laudioko Aldai Plazan. Oraingo honetan Zigor Iturrieta ETB1-eko Txoriene saioko aurkezleak gidatuko du Showcooking-a

Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako aiaraldea.org atarian sartzea besterik ez dago. Bestalde, ekimenean parte hartzen duten tabernetan eskualdeko txakolina edo bermuta eskatzen duten guztien artean  Txakolinarekin senidetutako menuak zozketatuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun