Koronabirusaren datuak

79 kasu positibo berri atzeman dituzte azken astean Uribe Kostan, aurrekoan baino zazpi gehiago

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 9a, 11:18

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azkenengo datuen arabera, Uribe Kostan 79 kasu berri hauteman dira azaroaren 1etik 7ra bitartean, aurreko astean baino zazpi gehiago. Kontuak horrela, pandemiak utzitako kasu positiboen bilakaera egonkor jarraitzen duen arren gurean, intzidentzia-metatuak apurka-apurka egiten jarraitzen du eskualdean; 117 kasu daude orain 100.000 biztanleko –aurreko astean 82ko intzidentzia-metatua zegoen, eta urriaren 18tik 24ra artekoan 62koa–. Egoera orokorrari dagokionez, EAEn 10 (+3) pertsona hil dira azkenengo astean COVID-19aren ondorioz, 90 (+4) pertsona ospitaleratuta daude eta 24 (=) gaixo larri daude ZIUetan. Oinarrizko birsorkuntza tasa, aldiz, 1,22koa da, aurreko astean 1 ingurukoa zen bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun