Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen gida argitaratu du, herritarrek eskualdeko erakundeak eskaintzen dizkien baliabide eta zerbitzuak hobeto ezagutu ditzaten. Gizarte-zerbitzuak, Berdintasuna, Euskara, Iraunkortasuna - Ekogunea eta Kontsumo sailetako informazio eguneratua eta xehatua biltzen duen gida da, hain zuzen ere.
Hurrengo egunetan, mankomunitatea osatzen duten udalerrietako etxebizitzetan —Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz—, dendetan eta ostalaritza-establezimenduetan banatuko dituzte gida horretako 17.000 ale.
“Mankomunitatea oraindik ere oso beharrezkoa da gure eskualdean. Bere egitekoa ezinbestekoa da berau osatzen duten udalerriak behar bezala garatzeko. Datorren urtean, erakundeak 30. urteurrena beteko du, eta denbora horretan zehar baliabideak optimizatzen eta zerbitzu sorta sendotzen joan gara, betiere Uribe Kostako herritarren bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzeko asmoz" azpimarratu du Josu Landaluze erakundeko presidenteak.
Gainera, mankomunitatetik adierazi dutenez, egunez egun herritarrak eta erakundea lotzen dituzten kudeaketa, baliabide eta izapide guztiak errazteko lanean jarraitzeaz gain, orain arte, eskaintzen diren zerbitzu guztiak hobetzeko ahalegina egiten jarraituko dute. Gaineratu dute erakundearentzat lehentasuna dela eskura dituen baliabideak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzea, Mankomunitatea bera osatzen duten udalerrientzat kohesio- eta aurrerapen-topagune izan dadin.
Lotura honetan eskuratu daiteke gidaren bertsio digitala.