Koronabirusaren datuak

Positibo berrien kopuruak gora egiten jarraitzen du Uribe Kostan: azken astean 102 atzeman dituzte

Ander Zarraga 2021ko aza. 15a, 16:21

Osasun Sailak emandako datuen arabera, aurreko astean baino 23 kasu gehiago atzeman dituzte eskualdean; guztira, 102 positibo berri hauteman dituzte azaroaren 8tik 14ra bitartean. Intzidentzia-tasa metatuak ere goranzko joera hartu du, eta, aurreko astean 117koa bazen, aste honetan 128ra heldu da. Bilakaera ikusita, Eusko Jaurlaritzak murrizketak iragarri ditu COVID-19 intzidentzia altua duten udalerrietarako; Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak prentsaurrekoa emango du bihar, azaroaren 16ean, martitzeneko Gobernu Kontseiluaren ostean, gorrian dauden udalerrietan hartu beharreko neurriak zehazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun