Barrika eta Berango, eremu gorrian COVID-19agatik

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 18a, 18:32

Osasun Sailak emandako azkenengo datuen arabera –azaroaren 15etik 17ra artekoak–, Barrika eta Berango udalerriak eremu gorrian daude. Izan ere, COVID-19aren 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia-tasa 150 kasukoa baino handiagoa izan da azken 14 egunetan gune horietan. Gainontzeko herrietan ere egoera gogortzen ari da, Getxon batez ere; aurreko astean, zazpi egunean, 41 kasu atzeman baziren udalerri horretan, aste honetan, hiru egunetan, 32 kasukoa izan da. Hartara, eremu gorrian dauden udalerrietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileak ezarri beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun