Izan daiteke mobila uzteko esatea geu mobilari pegatuta gauden bitartean; umeei zaborra birziklatzeko eskatzea plastikoa lurrera botatzen dugunean; fruta jateko esatea mandarina bat ikutzen ez dugunean; eta abar. Gure seme alabak gu baino hobeak izatea nahi dugu. Baina zenbateraino eska diezaiekegu geuk egiten ez duguna egiteko? Hizkuntzari dagokionez, soziolinguistek argi dute: haurrek ez dute soilik euskara ikasten, hizkuntza erabiltzeko edo ez erabiltzeko arau sozialak ikasten dituzte txikitatik, ez esaten dugunetik, egiten dugunetik baizik. Eredu izatea ezinbestekoa da honetan ere.
Izan gaitezen haurren aurrean helduok heldu.