Uribe Kostako taldeak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Saria

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 30a, 07:53

Finalaren talde-argazkia. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Atzo, astelehenean, jokatu zuten aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sarietako finala, Bilboko BBK Salan, Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeen artean. Horietatik bietatik, Uribe Kostakoa izan da puntu gehien lortu dituen taldea eta, hartara, XXIX. Sariketaren irabazlea izan da.

Atzoko saioko aurkezlea Igor Menika izan da, eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Idoia Anzorandiak jardun du.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:

 

Uribe Kosta

Lea Artibai

18 urte arte

June Diaz

Maialen Lago

Peio Lago

Amaiur Galdos

Ariane Sololuze

Ziara Larrinaga

19-26 urte bitarte

Mikel Arrate

Oihan Diaz

Peru Irastorza

Aissa Intxausti

Garazi Navarro

Naia Ibarzabal

Eta hauek lortutako puntuazioak:

 

Uribe Kosta

Lea Artibai

Guztira

443,5

441,5

Bestalde, aurtengo kantaera onenaren saria Uribe Butroe taldeko Jokin Arriolak jaso du

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun