ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deitu, Euskal Herriko askotariko eragile sozialek bat egingo dute gaur, abenduaren 1ean, egingo duten mobilizazioan.
Deitzaileek diotenez, 2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe harrapatu du gizartea COVID-19ak eragindako osasun krisiak. "Hau baina, ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu jada bizi genituen krisiak eta sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are gehiago sakondu dira".
Horren aurrean, lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatu gura dituzte gaurko mobilizazioakaz, baita Madrilen hilotan eztabaidagai dauden lan eta pentsioen erreformak baztertzea eskatu ere. "Oinarrizkoak diren aldarrikapen hauek batzen gaituzte", azpimarratu dute sindikatuek. "Lan guztiak aitortu eta banatzeko neurriak beharrezkoak dira, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko ordua ere bada. Prekaritatera kondenatutako langile belaunaldi berrion aldarrikapena da hau, bazterrean eta ezkutuko lanetan gauden emakumeona, bizirauteko nahikoak ez diren
langabezia prestazioak jasotzen ditugunona".
Mobilizazioak eskualdean:
- Plentzia: 18:30ean elkarretaratzea Pirulian
- Algorta: 19:30ean manifestazioa Telletxe plazatik
- Erandio: 19:30ean elkarretaratzea metro geltokian