Koronabirusaren datuak

207 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Uribe Kostan

Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 13:24

Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera, azaroaren 22tik 28ra bitartean 207 positibo berri atzeman dituzte eskualdean, aurrekoan baino 53 gehiago. Bestalde, 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak 202 punturaino igo da, aurrekoan baino 61 puntu gehiago. Une honetan, Barrika, Erandio eta Plentzia dira 150 puntuko intzidentzia-tasako eremu gorritik kanpo dauden udalerri bakarrak. Ospitaleetako datuei dagokienez, azken datuen arabera, 214 pertsona daude EAEko osasun zentroetan, aurreko astelehenean baino 46 gehiago; horietatik, 47 daude ZIUetan, 16 gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun