Koronabirusaren datuak

417 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Uribe Kostan azken astean, aurrekoaren bikoitza

Erredakzioa 2021ko abe. 6a, 17:45

Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera, azaroaren 29tik abenduaren 5era bitartean 417 positibo berri atzeman dituzte eskualdean, aurrekoan baino 210 gehiago. Bestalde, 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak 392 punturaino igo da, aurrekoan baino 190 puntu gehiago. Ospitaleetako datuei dagokienez, azken datuen arabera, 266 pertsona daude EAEko osasun zentroetan, aurreko astelehenean baino 52 gehiago; horietatik, 70 daude ZIUetan, 23 gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun