Alde batetik, Tinkering tailerraren bitartez, gazteen artean elkarlana sustatu gura da, sortzen diren arazoak konpontzeko ezagutza komunean jar ditzaten, horrela, parte-hartzaileak ekoizle bezala ahalduntzen dira, ez bakarrik teknologiaren kontsumitzaile gisa. Gainera, STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza artea eta matematika) diziplinekiko interesa sustatzen da.
Bestetik, Inguru Minguru tailerretan, honako helburu hauek dituzten jolaslekuak egingo dituzte: bizi-estiloa lantzea, eta, horrela, parte-hartzaileen pentsamoldean aldaketak eragitea; parte hartzaileen hausnarketa bultzatzea, informazioa eta baliabideen bitartez, beraien eta beraien inguruko hurbileko ohiturak alda ditzaten; inguruan indar eraldatzaileak eta eragingarria izaten laguntzea eta hondakinen kontsumoari eta tratamenduari buruzko irizpide bat sortzea. Horretarako, jolaslekuetan, alde batetik, kontsumoa aztertuko dute, eta, bestetik, inguruan sortzen diren hondakinak aztertuko dituzte.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun sailak antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 17ra arte egongo da zabalik. Horretarako, lotura honetako fitxa bete eta ikastaroak@uribekosta.eus helbide elektronikora bidali edo Mankomunitateko bulegoetan eskuz eman, Sopelako Gatzarriñe kaleko 4 zenbakian.