Koronabirusaren datuak

1.000 positibo baino gehiago atzeman dituzte eskualdean

Erredakzioa 2021ko abe. 20a, 14:22

Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera, abenduaren 13tik 19ra bitartean, 1.028 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Uribe Kostan; Getxon detektatu dituzte kasuen ia erdiak, 507, hain zuzen ere. Intzidentzia-tasa metatuak ere nabarmen egin du gora, eta aurreko astelehenean 602koa bazen, une honetan, 962koa da.

Ospitaleetako datuek ere okerrera egin dute, eta, une honetan, 324 pertsona daude Osakidetzako osasun zentroetan ospitaleratuta; horietako 105 ZIUetan daude, aurreko astean baino 14 gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun