Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gizarte-zerbitzuei dagokion administrazio-hitzarmena berritu dute. Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen mapa gauzatzean eskualdean eskaini beharko diren zerbitzuak kudeatzeari buruzkoa akordioa da, hain zuzen ere.
Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Josu Landaluze Mankomunitateko presidenteak sinatu duten hitzarmenak lau urteko iraupena izango du. Horren bitartez, eskualdeko udalerrien arteko elkarlana arautuko da hurrengo zerbitzuetan:
- Eguneko arreta-zerbitzua. Hilabetero, bazterketa egoeran dauden 10 pertsona inguruk erabiltzen dute zerbitzu hau beraien oinarrizko beharrak asetzeko, jakiak eta higienea jasotzeko, besteak beste.
- Gaueko arreta-zerbitzuak 19 plaza ditu. Bertan, informazioa, lo egiteko tokia, afaria, gosaria eta higienerako aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei.
- Baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza-zerbitzuak 13 plaza ditu: Getxoko Udalak bederatzi eta Uribe Kostako Mankomunitateak 14.
Eguneko arreta-zerbitzua (Antxeta) eta gaueko harrera-zerbitzua (Agitzean) Algortako 10 zenbakian dagoen Hijas de a Caridad erlijiosoen egoitzan daude. Getxoko Udalak zerbitzuaren kostuen % 65,89 hartuko du bere gain, eta Mankomunitateak % 34,11, eskualdean dagokion biztanle-portzentajearen arabera. Bestalde, tutoretzako etxebizitzei dagokienez, erakunde bakoitza bere lurralde-eremuan dauden etxebizitzen gastuak .
"Berritzeak garrantzia ematen die elkarrekin egiten dugun lanari eta erakundeen arteko koordinazioari, inguruan bazterketa larrian bizi diren pertsonei kalitatezko zerbitzuak eta inklusio laguntzeko zerbitzu hobeagoak eskaintzeko, baita bertan beraien birgizarteratzea lortze aldera ere. Argi dugu gure helburua dela beharra duten pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala eskaintzea", nabarmendu du Agirrek.
Bestalde, Landaluzek ere positibotzat jo du hitzarmena berritzea, "erakunde-baliabideak optimizatzeaz gain, elkarrekin eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzen dituelako, eta birgizarteratzeko prozesuak aurrera eramatea posible egiten duelako".
Neguko Bizitokiko Zerbitzua
Eskualdean etxerik gabeko pertsonentzako aurreikusita dagoen Neguko Bizitoki Zerbitzua abian jarri zuten abenduaren 9an, egoera meteorologiko txarrakaz kalean lo egin behar duten pertsonei ostatua emateko. Ez ohiko zerbitzu hori Berangon eskainiko da, 2022ko martxoaren 31ra arte, baldintza meteorologikoak muturrekoak direnean, hala nola bi gradutik beherako tenperaturakaz, euriteengatiko alerta laranja edo alarma gorria dagoenean, edo salbuespen baldintzetan. Karu horietan, dispositiboa gutxienez hiru egunez egongo da irekita, eta ohea, dutxa eta edari beroa eskainiko zaie bertaratzen diren pertsonei.