Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diote gaur eskualdeko herri askotan

Erredakzioa 2021ko abe. 24a, 10:51

Abenduaren 24a dugu gaur, eta, horregaz batera, Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herriko txoko askotara gerturatuko dira etxeko txikienen ilusioa berpizteko. Uribe Kostan, osasun neurriak tarteko, kalejirak edo harrerak egingo dituzte, udalerriaren arabera. Barrikan, aldiz, atzo, abenduaren 23an, aurreikusten zuten ekimena bertan behera uztea erabaki zuten. Auzoz auzo eta herriz herriko hitzorduak jakin gura dituzu?

Berango

  • Abenduak 24, barikua
    • 18:00 | Antzokian. Olentzerok eta Mari Domingik umeei harrera egingo diete. Joateko hitzordua eskatu behar da Berangoeta edo Santa Ana kultur etxeetan.

Erandio

  • Abenduak 24, barikua
    • 18:00 | Altzagan. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Irailaren 23a plazatik abiatuta.
    • 17:30 | Astrabuduan. Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria, Ignacio Aldekoa ikastetxean.

Getxo

  • Abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra
    • 11:00-14:30 eta 17:00-21:00 | Xake plazan. Getxolandia, gabonetako umeentzako parkea.
  • Abenduak 24, barikua
    • 17:00 | Andra Marin. Kalejira Andra Mari kiroldegitik. Ondoren, Olentzeroren erretzea 19:15ean.
    • 17:00 | Negurin. Ongietorria Olentzerori eta Mari Domingiri, galtzagorriakaz batera, Fadurako 3. frontoian.
    • 17:30 | Itzulbatzeta/Romon. Kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz. Ondoren, Olentzeroren erretzea eta txokolatada Santa Eugenia enparantzan.
    • 18:00 | Algortan. Kalejira musikatua Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria emateko; Sarrikobasotik aterata.
    • 18:00 | Areetan. Kalejira, Eskoletako plazatik, musikak alaitua.

Gorliz

  • Abenduak 24, barikua
    • 18:30 | Eleiz plazan. Pello Añorgaren ipuinean oinarritutako Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

Leioa

  • Abenduak 24, barikua
    • 10:00-21:00 | Kultur Leioan. Olentzero eta Mari Domingi umeakaz bilduko dira. Hitzordua aldez aurretik erreserbatu behar da .

Lemoiz

  • Abenduak 24, barikua
    • 17:00 | Andrakan. Olentzerok eta Mari Domingiri harrera egingo diete Andrakan, ondore, Armintzara eta Urizarrera joango dira.

Plentzia

  • Abenduak 24, barikua.
    • 18:45 | Goñi Portalen. Olentzero eta Mari Domingi ikuskizunaren 40. urteurrena ospatzeko pertsonaia guztiak elkartuko dituzte beste behin.
  • Abenduak 29, 30 eta 31
    • Jai Alai pilotalekuan Umeentzako Gabon Parkea.

Sopela

  • Abenduak 24, barikua
    • 17:00 | Urgitxieta plazan. Olentzerok ibilaldia egingo du herritik, Udaletxeko plazara heldu arte.

Urduliz 

  • Abenduak 24, barikua
    • 18:00 | Igeltzerako aparkalekuan. Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria egin ondoren, ibilaldia egingo dute herritik udaletxeko plazara arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun