Koronabirusaren datuak

Positibotasun-tasak gora egin du egunez egun azken astean eskualdean

Iker Rincon Moreno 2021ko abe. 28a, 10:59

COVID-19aren pandemiak gaiztotzen jarraitzen du gurean. Positiboen kopuruak errekorrak gainditu ditu egunez egun, eta abenduaren 23an atzeman zuten kopururik handiena, 570 kasugaz. Hala, intzidentzia-tasa metatuak ere gora eta gora egiten ari du, eta uneotan 1.980koa da; aurreko astean 1.000 ingurukoa zen. Nabarmentzekoa da ere birsorkuntza tasa, hau da, pertsona batek zenbat kutsatzen dituen neurtzen duena, bi baino gehiagokoa baita ia eskualdeko herri guztietan. 

Ospitaleetako egoerari dagokionez, aurreko astean egoera baretzen zihoala zirudien arren, azken lau egunetan nabarmen okertu da. Gaur egun, 381 pertsona daude ospitaleratuta, eta, ZIUetan, aldiz, 110 daude egoera larrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun