Ospitaleetako egoerari dagokionez, uneotan 455 pertsona daude ospitaleratuta, eta, gainera, beste 115 gaixo larri daude ZIUetan.
Atzo zabaldutako datuek errekor guztiak gainditu dituzte pandemia hasi zenetik; ia 12.000 kutsatu egun bakarrean EAEn, horietatik 819 gurean. Hala, abenduaren 28tik 29ra bitartean, positiboen kopurua ia-ia bikoiztu egin da, eta 15 aldiz handiagoa da abenduaren hasieragaz alderatuta. Hala, intzidentzia-tasa metatuak ere gora eta gora egiten ari du, eta uneotan 2.755ekoa da; astelehenean 1.980 ingurukoa zen.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, uneotan 455 pertsona daude ospitaleratuta, eta, gainera, beste 115 gaixo larri daude ZIUetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!