Pentsionisten lau urteko borroka erakutsiko dute egunotan Abian kultur elkartean

Iker Rincon Moreno 2022ko urt. 1a, 16:32

Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.

Azaldu dutenez, Getxoko Pentsionisten Elkartea herri-mugimendu eta "apolitiko" gisa jaio zen Espainiako Gobernuak 2018an iragarritako pentsioen % 0,25eko igoera "iraingarriari" aurre egiteko asmoz. Hala, 2019an, elkarte gisa osatzea erabaki zuten, legez, "udal-lokalak erabiltzeko oztopoak kentzeko eta diru-laguntza utopikoak lortzeko, besteak beste, gure arazoak azaleratzeko ekitaldiak eta hitzaldiak antolatzen baititugu", azaldu dute.

Lau urteotan, askotariko manifestaziotan parte hartu du elkarte horrek, mozioak aurkeztu ditu Getxoko Udalean, astelehenero elkarretaratzeak egin dituzte herriko plazetan, protesta-gutunak bidali ere pentsiodunei emandako tratuagatik, mobilizazioak anbulatorioetan, baita egoitzan ere, "egoiliarrak zaintzen saia zitezen". Halaber, Itzubaltzeta/Romoko Ibar Nagusien Etxea babestu dute uneoro.

Horiez guztiez gainera, euren aldarrikapenak aurkeztu dituzte uneoro: "gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea; lanbidearteko soldata minimoa 1.200 eurokoa izatea; alarguntza-pentsioa % 100ekoa izatea; eta erretiro aurreratua zigorrik gabe hartu ahal izatea 40 urte edo gehiago kotizatuta daudenean, besteak beste".

Argazki-erakusketa

2021-10-10 / Bizkaiko Pentsionistak (erakusketa)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun