Koronabirusaren datuak

7.000 positibo baino gehiago atzeman dituzte azken egunotan Uribe Kostan

Ander Zarraga 2022ko urt. 10a, 14:49

Osakidetzaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, 7.097 kasu berri atzeman dituzte Uribe Kostan, 2022ko urtarrilaren 3tik 9ra bitartean egindako test probetan, hain zuzen ere; aurreko astean baino ia 2.000 gehiago dira. Gainera, 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak ere gora egin du, eta, une honetan, 6.927koa da; duela astebete, adierazle hori 4.254 puntutan zegoen eskualdean.

Bestalde, Osakidetzako osasun zentroetako presioak ere gora egiten jarraitzen du, eta, une honetan, 796 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko astean baino 236 gehiago; horietatik, 142 ZIUetan daude, duela zazpi egun baino hamar gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun