Bigarren urtez, COVID-19aren izurritea dela eta, presoen aldeko urtarrilaren 8ko Bilboko manifestazio nazionala Hego Euskal Herriko herrietara eraman du Sarek. Hala ere, eskualdean, Leioa, Sopela, Algorta, Berango eta Erandion, Bilbora joateko deialdia egin dute. “Elkarbizitzarako.Bakerako.Etxerako bidean”, aurtengo leloagaz, bizikidetzarako eta bakerako bidea egin gura dutela azaldu du Sarek.
Halaber, data hau euskal euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko "ikur" bat bilakatu dela azpimarratu du Sarek; izan ere, urtero egin ohi den manifestazio jendetsuetan 80.000 eta 100.000 pertsona elkartzen ditu.
"Bizikidetza ezinezkoa da euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen-legeriak eragindako urraketa desagertzen ez bada", adierazi dute Sareko bozeramaileek. Horregaz amaitzeko, espetxe-politika aldatzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute, baita "konfrontazioaren aroa atzean utzi" gura dutela, eta erantzukizunez eta errespetuz aurrera egiteko gogo argia azaldu dute.
Sareko bozeramaileek positiboki baloratu dituzte azken urteotan egin diren urratsak, presoen hurbilketak, hain zuzen ere; baina gogoratu dute 104 preso daudela Euskal Herritik urrun. Gainera, gogoratu dute % 94a bigarren graduan jarraitzen duela, eta 10 baino ez direla hirugarren graduan daude presoak, egoera horretan 70 preso egon beharko liratekeenean; horietatik, 52k eskubidea dute jada baldintzapeko askatasunean egoteko.
Gauzak horrela "inoiz baino beharrezkoagoa" ikusten du Sarek aldarrikapenak bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea.
Etxerako bideanU8Itzubaltzeta-areeta
— SARE itzubaltzeta #IzanBidea (@SARE_itzubaltze) January 1, 2022
Aurtengoan iaz bezala Urtarrilak 8 Xake plazan 17:00etan. Batu gaitezen elkarbizitzaren eta bakearen bidea egiten gabiltzanok
euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidea egiten gabiltzanok
Itzubaltzeta-areeta etxerako bidean pic.twitter.com/D1WbyonL7m