Eskola-kirola foru aldundien eskumen esklusiboa da eta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioakaz bat eginda, urtarrilaren 10etik 28ra bitartean etenda geldituko da Eskola Kirola programaren barruan dauden kategoria guztietarako aurreikusitako lehiaketa-jarduerak. Gainerako ekimenak, hala nola irakaskuntza- eta jolas-jarduerak, ohi bezala garatuko dira.