Aurtengo Ekogune ikastaroen lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik; aldiz, onartuen zerrenda otsailaren 2an argitaratuko dute. Hauek dira hurrengo hilabeteetarako prestatu dituzten ikastaroak:
- Nola egin esneki naturalak etxean.
- Nola egin ogia eta briochea ore ama erabiliz.
- Nola egin barazki-kontserbak.
- Umeentzako sukaldaritza tailerra euskaraz (8-12 urte).
- Gazteentzako sukaldaritza tailerra euskaraz (12-16 urte).
- Nola egin hanburgesa begetarianoak eta laguntzeko saltsa naturalak.
- Udaberriko sukaldaritza.
Mankomunitateko web-guneko lotura honetan aurkitzen da ikastaroei buruzko informazio zehatza eta izena emateko dokumentazioa. Fitxak bete eta honako hiru bideetako betatik helarazi behar dira datuak: ikastaroak@uribekosta.eus helbide elektronikoa, 946 762 872 fax-zenbakira, edo Uribe Kostako Mankomunitatearen bulegoan entregatu (Gatzarriñe 4, Sopela), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura.
Ikastaroak guztiz doakoak izango dira, baina partaideak mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako batean erroldatuta egon beharko dira: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz.
Ekogune 2006tik ari da iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko ikastaroak ematen eskualdean. Gaur egun, lokal propioa dauka Sopelako Gatzarriñe kaleko 10. zenbakian, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, hain zuzen ere.