Atera gaitezen kalera pentsio eta soldata duinak aldarrikatzera

Oneka euskal emakume pentsionisten plataforma 2022ko urt. 14a, 13:02

Artxiboko irudia.

Onekatik, beste behin ere, dei egiten diegu herritarrei urtarrilaren 15ean kalera atera gaitezen hiriburu eta herrietan pentsio eta soldata duinak aldarrikatzera.

Badira lau urte pentsiodunok astero Hego Euskal Herriko plazetan kontzentratzen garela helburu horiekin. Gobernuen mugimenduak urriak izan dira, gure eskaerei entzungor eginez eta pentsiodunen eta langileen kolektiboarekiko erreforma krudel gehiago onartuta amaitu diren neurriak hartuz.

Onekak emakumeen eta, bereziki, adineko emakumeen egoera bistaratu nahi du. Nabarmendu beharreko datu gisa, 1.000 eurotik beherako pentsio guztien % 72,33 emakumeak dira. Horrek pentsarazi beharko liguke adineko hainbat eta hainbat emakumek zer pobrezia-egoerari aurre egin behar dioten.

Gu ez bagara mobilizatzen pentsio duin baterako gure eskubideak aldarrikatuz, nekerik gabeko zahartzaroaz gozatu ahal izateko, gobernarientzat kolektibo otzana izaten jarraituko dugu, ia existitzen ez dena.

Horregatik guztiagatik, Onekak Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizue. Bilbon, Don Diego López Haroko Kale Nagusitik abiatuta, 12:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun