Eskualdeko 4.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe geratu ziren atzo iluntzean, 21:00ak aldera. Iberdrolak jakinarazi duenez, Sopelako Olabide auzoko transformadore batek leher egin zuen, eta horrek eragin zituen arazoak. Matxura 22:00ak aldera konpondu eta kaltetutako bizilagunek argindarra berreskuratu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!